Tel: 943 215 331
Fax: 943 210 845
mail: girder@girder.es
linkedIn twitter linkedIn

Gipuzkoako Errepideen Foru Sarearen Bide Segurtasunaren osoko kudeaketa. GFA

girder logo
Gipuzkoako Errepideen Foru Sarearen Bide Segurtasunaren osoko kudeaketa. GFA
Exekuzio Epea
  • Sustatzailea:  Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA)
  • Kontratu honen helburua bide segurtasunaren osoko kudeaketa, bide segurtasunari lotutako proiektuen idazketa eta proiektu horietatik ondorioztatutako lanen ondorengo zuzendaritza fakultatiboko jarduerak gauzatzea da.

    Egin beharreko lanak honela laburbil daitezke:

    • Bide segurtasuneko ikuskapenak, bai eraginari buruzkoak, aurreproiektu eta proiektu fasekoak, eta baita aurre irekiera eta ustiapen hasierakoak ere.
    • Bide segurtasuneko ikuskapenak, horretarako sarean barrena ibilita, hauteman den istripu-tasa edozein dela eta, bai egunez, bai gauez, eta erabiltzaileen jokaera nahiz bide azpiegitura guztien ezaugarri teknikoak eta ekipamendua egiaztatuta, baldintzak egokitzeko eta hobetzeko proposamenak egingo badira.
    • Txosten orokorrak, istripu baten ondorioz hildakorik baldin bada ezinbestean prestatuko diren txosten osoak, bertan trafiko atestatuetan jasotzen ez diren datuak bilduta, hala nola: marruskadura koefizientea, seinaleztapena eta hainbat datu geometriko, adibidez erradioa, peraltea, zabalera, malda, argiztapena, eusteko sistemak…
    • Txosten bereziak, ezohiko istripu tasaren ondorioz idazten dira. Bertan bide azpiegituren zati jakineko tarteak aztertzen dira, bide segurtasuna eskasarengatik edo ekipamendua hobetzeko beharrarengatik.
    • Istripu tasari buruzko datuak ustiatzea. Urtero arriskugarritasun indizeak (AI), heriotza indizeak (HI), larritasun indizeak (LI) eta istripu ugariko bide zatiak (IUZ) kalkulatuko dira.
    • Istripu tasa handiko bide zatiak identifikatzea eta istripu tasaren jarraipena. Hilero, edo Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak istripu tasari buruzko datuak ematen dituen maiztasunaren arabera prestatuta.
    • Proiektuak idaztea eta Obren Zuzendaritza profesionala, adibidez, trafikoa baretzea zeharbideetan, elkarguneak aldatzea, aldaketak seinaleztapenean, etab.




 
girder@girder.es 
  -   Tel: 943 215 331 
  -   Fax: 943 210 845 
  -  
© girder 2024 
  -   Lege Oharra 
  -   Web Diseinua

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Más información