Gipuzkoako Errepideen Foru Sarearen Bide Segurtasunaren osoko kudeaketa. GFA
Exekuzio Epea :
- Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA)
-
Kontratu honen helburua bide segurtasunaren osoko kudeaketa, bide segurtasunari lotutako proiektuen idazketa eta proiektu horietatik ondorioztatutako lanen ondorengo zuzendaritza fakultatiboko jarduerak gauzatzea da.
Egin beharreko lanak honela laburbil daitezke:
- Bide segurtasuneko ikuskapenak, bai eraginari buruzkoak, aurreproiektu eta proiektu fasekoak, eta baita aurre irekiera eta ustiapen hasierakoak ere.
- Bide segurtasuneko ikuskapenak, horretarako sarean barrena ibilita, hauteman den istripu-tasa edozein dela eta, bai egunez, bai gauez, eta erabiltzaileen jokaera nahiz bide azpiegitura guztien ezaugarri teknikoak eta ekipamendua egiaztatuta, baldintzak egokitzeko eta hobetzeko proposamenak egingo badira.
- Txosten orokorrak, istripu baten ondorioz hildakorik baldin bada ezinbestean prestatuko diren txosten osoak, bertan trafiko atestatuetan jasotzen ez diren datuak bilduta, hala nola: marruskadura koefizientea, seinaleztapena eta hainbat datu geometriko, adibidez erradioa, peraltea, zabalera, malda, argiztapena, eusteko sistemak…
- Txosten bereziak, ezohiko istripu tasaren ondorioz idazten dira. Bertan bide azpiegituren zati jakineko tarteak aztertzen dira, bide segurtasuna eskasarengatik edo ekipamendua hobetzeko beharrarengatik.
- Istripu tasari buruzko datuak ustiatzea. Urtero arriskugarritasun indizeak (AI), heriotza indizeak (HI), larritasun indizeak (LI) eta istripu ugariko bide zatiak (IUZ) kalkulatuko dira.
- Istripu tasa handiko bide zatiak identifikatzea eta istripu tasaren jarraipena. Hilero, edo Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak istripu tasari buruzko datuak ematen dituen maiztasunaren arabera prestatuta.
- Proiektuak idaztea eta Obren Zuzendaritza profesionala, adibidez, trafikoa baretzea zeharbideetan, elkarguneak aldatzea, aldaketak seinaleztapenean, etab.