Tel: 943 215 331
Fax: 943 210 845
mail: girder@girder.es
linkedIn twitter linkedIn

BIDEGIren Errepide Sarearen Bide Segurtasunaren osoko kudeaketa

girder logo
BIDEGIren Errepide Sarearen Bide Segurtasunaren osoko kudeaketa
Exekuzio Epea
  • Kontratu honen helburua bide segurtasunaren jardueretan laguntza teknikoa ematea da, bide segurtasunari lotutako proiektuen idazketa eta proiektu horietatik ondorioztatutako lanen ondorengo zuzendaritza profesionala, baita sareko arazoak aurkitzera begira egiten diren bide segurtasuneko auditoria eta ikuskapenak, istripu tasaren azterlanak egitea eta ikertzea, eta BIDEGIk kudeatutako azpiegituraren hainbat alderdiri buruzko mota guztietako txostenak prestatzea ere.

    Egin beharreko lanak honela laburbil daitezke:

    • Bide segurtasuneko ikuskapenak fase desberdinetan, plangintzaren eta hasierako fasearen ustiapenaren bitartekoak.
    • Bide segurtasuneko uneko azterlanak, datuak jasota eta begizko ikuspenaren ondoren edo inbentarioko datuen bitartez, bide segurtasunean atzemandako arazoa edo ekipamendua hobetzeko premia aztertzeari ekingo zaio. Txosten hauetan proposamen bat baino gehiago zehaztuko dira hurbileko aurrekontuarekin onartuko den irtenbidea hautatu ahal izateko. Bide segurtasunarekin lotuta dauden Proiektuak idaztea eta Obren Zuzendaritza profesionala gauzatzea, hala nola: autobide, adar, sarbide eta zerbitzugune eta ordainlekuetako segurtasunari buruzkoak, elkarguneak, seinaleak edo balizak edo trazatua aldatzeko, ordainlekuen antolaketa moldatzeko, e.a.
    • Txosten orokorrak, istripu baten ondorioz hildakorik baldin bada ezinbestean prestatuko diren txosten osoak, bertan trafiko atestatuetan jasotzen ez diren datuak bilduta, hala nola: marruskadura koefizientea, seinaleztapena eta hainbat datu geometriko –erradioa, peraltea, zabalera, malda, argiztapena, eusteko sistemak,…-.
    • Txosten bereziak, ezohiko istripu tasaren ondorioz idazten dira. Bertan bide azpiegituren zati txikiko tarteak aztertzen dira, bide segurtasuna eskasarengatik edo ekipamendua hobetzeko beharrarengatik.


 
girder@girder.es 
  -   Tel: 943 215 331 
  -   Fax: 943 210 845 
  -  
© girder 2024 
  -   Lege Oharra 
  -   Web Diseinua

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Más información