Tel: 943 215 331
Fax: 943 210 845
mail: girder@girder.es
linkedIn twitter linkedIn

Trintxerpen zeharkako komunikazioa hobetzeko proiektua (Pasaia)

girder logo
Trintxerpen zeharkako komunikazioa hobetzeko proiektua (Pasaia)
Exekuzio Epea
  • Sustatzailea:  Pasaiako Udala
  • Pasaiako udalak 24,5 metrorainiko maila aldaketa duten Pescaderia kalea eta Andoanegi eremuaren arteko komunikazioa eta irisgarritasuna hobetzea proposatzen du. Gaur egun Trintxrpeko bi eremu horiek nahikoa hondatuta dauden oinezkoen eskaileren bidez daude lotuta. Eskailerak ezponda batetik izarigabe doaz eta lurrari eusteko harrizko horma garaien bitartez bereiztuta daude.
    Pescaderia kalea eta Andoanegi eremuaren arteko irisgarritasuna hobetzeko proposatutako irtenbidea bi igolailu ezartzean datza, eta egurrezko pasabideeen bidez gauzatuko da lotura hori. Pasabideen ondoan oinezkoen eskailerak ere ezarriko dira aukeran, eta horrela bertan dagoen haurrentzako parkera ere iritsi ahal izango da.
    Lehenengo igogailua proiektuko toki garaienean dago, Urgull kalean. Harrizko plataforma bat egungo espaloitik irteten da igogailura iristea erraza eta erosoa izan dadin. Igogailu honek 5.24 m-ko altuera gainditzen du eta ondoko etxebizitzatik aldenduta dago eta igogailuaren egituraren osagai den hormigoizko hormak babesten du.
    Igogailu horretatik zurezko pasabideari esker Donosita kalera irteten da espaloiaren zoladura duen beste plataforma batera helduko gara. Toki hau zabala da eta proiektu fasean dagoen Andoanegi eremuko urbanizazioaren barne sartzen da.
    Hemendik aurrera zurezko beste plataforma batetik 2 igogailura iritsiko gara. Igogailu honek 16.81 m-ko altuera gainditzen du eta 9 m altua den harrizko hormaren barruan ezarriko da eta hiru geraleku ditu. Hiruretan garaiena Donostia kalearen mailan dago eta baxuena Pescaderia kalearen atzealdean. Erdibidean, 11 m-ko mailan, segurtasunezko beste geraleku bat jarriko da. Igogailuaren bidez egin daitekeen ibiltarte hau oinez ere egin daiteke bertan dauden elementuez baliatuta.



 
girder@girder.es 
  -   Tel: 943 215 331 
  -   Fax: 943 210 845 
  -  
© girder 2024 
  -   Lege Oharra 
  -   Web Diseinua

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Más información